
Itsaslabar bertikalek, itsaso amaigabe batek, baso magikoek eta kareharrizko mendi garaiek esperientzia ahaztezinak eskainiko dizkigute.
Planetako zetazeo handienen artean igeri egingo dugu, hartz arrearen lehen urratsak ikusiko ditugu neguko hibernazioaren ondoren, Europako tximeleta ederrenaren metamorfosiaren azken etapak zuzenean biziko ditugu eta bisoi europarraren unerik intimoenak ikusiko ditugu, izan ere, hemen bizirik dirau kontinente osoko azken gotorlekuetako bat. Eta ikusiko dugu nola basamortuak, hutsik eta bizigabea dirudien arren, gure planetako ekosistema anitzenetariko bat gordetzen duen.
Kantauri itsasoko ur hotzetatik hasi eta Pirinioetako gailur babesgabeetaraino, Natura Bizia gure mundu naturaleko leku eta izaki bizidun harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia liluragarria da.
Natura Bizia
Iberiar penintsularen iparraldean, une bikainak eskainiko dizkiguten bi eskualde aurkitzen ditugu. Hauek dira: EAE eta Nafarroa, Europako biodibertsitatearen ehuneko handi bat duten bi lurralde.
Categoría:Zinema
Disponemos de diferentes servicios que van enfocados a distintas necesidades. Teniendo siempre como base el medio natural.